XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Frantziko nahiz Alemaniko Estadu-Banketxeek ez ahal zezaketen eurodolarren merkatua borrokatu.

Zer gertatuko zen baldin, esaterako, Frantziko Bankuak interesa eurodolarraren gainetik ezarri izan balu?.

Gauza bi, txit kaltegarriak biak.

Alde batetik, frankoa hain garesti dagoelarik, dolarrak hartu prestamenetan, franko-kredituak utzirik.

Bestalde, diru nazionala garestitzeak produkzio eta enpleguaren kaltea ekar dezake.

Interesa, aldiz, eurodolarren korrituaren behetik ezarriz, zera gertatuko zen, hots, frankoak eskaintzeko zeduzkanak, goraxeago esan dugunez, dolarretan trukatuko zituela.

Esan daiteke, beraz, eurodolarrak Europako diru nazionalen merkatuari erasan kaltegarria egin zioela, eta Europako Diru Agintarien ahala txit lotua eta hertsitua gelditu zela.

8. Libera esterlinari gertatu zitzaiona azaltzea aski da, esan dugunaren frogatzeko.

Commonwealth-eko diru-kapital eskergak zeuden Londresen inbertituak.

Zati haundi bat udaletako obligazioetan.

Baloreek jakineko korritua ematen dute.

1967ko udazkenean, eurodolar-merkatuko korritua, obligazio horien korritu gainetik gora ezarri zen.

Titulo horien jabe anitzek, saldu egin zituen, eta libera esterlinekin dolarrak erosi, hauek eurodolar azokan prestatzeko.

Libera esterlinaren eskainia eta dolarraren eskasia, izugarriak izan ziren.

Bretaina Nagusia diru-gordailurik gabe gelditu zen, eta Wilson-ek beste biderik ez zuen aurkitu libera esterlina desbalitzea baizik.